added-box-1.png
FREE SHIPPING

Rhoncus nec malesuada

shipped-1.png
FREE DELIVERY

Rhoncus nec malesuada

dollar-1.png
PRICE GUARANTEE

Rhoncus nec malesuada

storefront-1.png
FREE STORE PICKUP

Rhoncus nec malesuada

BAZTAN BIZI RENT

BIZIKLETEN ALOKAIRUA BAZTANEN

Ezagutu Elizondo eta Baztango bailara bi zirriken gainean. Arnastu, pedalei eragin eta esperientzia desberdin baten parte izan.
GURI BURUZ

BAZTAN BIZI RENT

Baztango bailararen bihotzean, Elizondon, gure bizikleta-alokairuko kooperatiba hau sortu dugu, ingurune paregabe hau ezagutzeko modu jasangarri eta hurbila eskaintzeko helburuarekin. Pertsonak naturarekin eta tokiko kulturarekin errespetuz harremantzea sustatzen duen mugikortasun eredua defendatzen dugu.

Kooperatiba osatzen dugun pertsonak bailarakoak gara, eta landa garapenarekin, turismo arduratsuarekin eta ekonomia sozialarekin konprometituak gaude. Alokatzeko zerbitzu soil bat baino gehiago, Baztanen muinera iristeko bidea izan nahi dugu, ibilbideak gomendatuz, aholkularitza pertsonalizatuz edo maila ezberdinetara egokitzen diren bizikletak eskainiz, paseo lasaietatik hasi eta ibilbide exigenteenetaraino.

Bidaiatzeko bertze modu batean sinesten dugu: presarik gabe, zalapartarik gabe, paisaia bakoitza sentituz eta bertako sarea babestuz. Hortaz, hurbileko hornitzaileekin lan egiten dugu eta inguru naturala eta bailarako ohiturak errespetatzen ditugu.

bizibaztan_alquiler_bicicletas_baztan_bidasoa
ESPERIENTZIA BAKOITZERAKO BIZIKLETA BAT

GURE BIZIKLETAK

Mendi ibilbideetatik Bidasoko Bide Berderaino, erabiltzaile guztiendako bizikleta aukera zabala dugu: abentura, familia, paseoak edo presarik gabe esploratzea. Mendi bizikletak, e-bikeak edo haurrendako bizikletak lagun edo familiarekin gozatu ahal izateko.

BTT

ORBEA Onna 30

Baztan-Bidasoako pista eta bideak erosotasunez eta gozamenez ezagutzeko aukera ezin hobea. MTB bizikleta moldakorra eta arina, naturan zehar ibiltzeko aproposa.
eBike

ORBEA Kemen

E-bike eroso eta indartsua, ibilbide luzeagoak esfortzu gutxiagorekin gozatu ahal izateko. Herriak, bide berdeak eta paisaiak limiterik gabe ezagutu ahal izateko ezin hobea.
Haurrentzako BTT

ORBEA Kimu

Haurrendako bizikleta hau perfektua da etxeko ttikienek ere abenturaz gozatu ahal izateko.
ORDAINKETA SEGURUA, BITARTEKORIK GABE

BIZIKLETEN ERRESERBA

Zure bizikleta gurekin zuzenean erreserbatu ezazu eta ezagutu Baztan-Bidasoako xarma zure erritmora, paisaia eder eta ibilbide ahaztezinen bidez. Preziorik onena, arreta hurbila eta esperientzia autentikoa bi zirriken gainean gozatzeko askatasuna. Mejor precio, atención cercana y la libertad de vivir una experiencia auténtica sobre ruedas.
Kalitatezko bizikletak

Ibilbide bakoitzaz gozatzeko prest dauden modelo berrikusiak

Bertako eremuaren ezagutza

Bailarako pertsonek gomendatutako ibilbideak eta aholkularitza pertsonalizatua.

Turismo jasangarria

Ezagutu Baztan-Bidasoa errespetuz, bertako ekonomia sustatuz.

Tokiko eta hurbileko arreta

IRAUPEN LUZEKO ERRESERBA BEHAR DUZU?

Alokatzeko aukeretan malgutasuna eskaintzen dugu, egonaldi luzeagoetarako.
Bizikleta egun edo aste batzuetarako alokatu nahi baduzu, edo talde bat osatzen baduzue, jarri harremanetan gurekin eta zure beharretara egokitzen den eskaintza bat eginen dizugu.
Testimonials

Why Our Customer Love RoadPedal

Lorem orci elementum dictum viverra sed lobortis vitae purus Vitae eget cursus dictum ac tellus faucibus Porta aliquet
Kontakturako formularioa

IRAUPEN LUZEKO ERRESERBA BEHAR DUZU?

Alokatzeko aukeretan malgutasuna eskaintzen dugu, egonaldi luzeagoetarako.